sábado, 22 de junio de 2013

madrileko bidaia

Reina sofia

Lehenengo egunean Reina Sofia museora joan ginen. Bertan artista askoren lanak ikusi ahal izan genituen, baina bereziki Cristina Iglesiasen esposizioa. Bere lanetan material ezberdin ugari ikusi genituen eta azpimarratzekoa zen burdinazko plaka moduko batzuekin jolastuz lortzen zituen espazio ezberdinak, bakoitza esentzia ezberdinekoa.


Matadero

Matadero delakoa ere bisitatu genuen. Leku hau, izenak dioen bezala animaliak hil eta haragia egiteko toki bat zen. Ahala ere, gaur egun kultura zentro bat da. Nabe ugari zituen, antzina haragia egitearen prozesuko zati bakoitzari eskainia, orain ala ere kultur jarduera ezberdinak (erakusketak, antzerkiak, emanaldiak, hitzaldiak…) bertan egiteko erabiltzen dira.


Plaza de la cebada

Plaza de la cebada, kale erdian hutsik geratutako espazio bati erabilpena emanez sortu den plaza bat da. Musu-truk lanean ibili ziren arkitekto batzuen esker lortu da espazio hau auzotarren elkargune izatea eta bertan hainbat ekintza antolatzen dira.


Erabat autogestionatua dagoela esan liteke. Bertan eginiko gauza guztiak, auzotarrek edo plaza erabiltzen duten bestelako pertsonek egin dituzte; gainera maiz antolatzen dira kontzertuak, hitzaldiak, etab. guzti hauek ere norbanakoek musu-truk eginiko lanaren fruitu. Gainera beraien filosofia sinplea da: plazatik zerbait nahi baduzu, plazari zerbait eman behar diozu; beraz pixkanaka jendea gauzak uzten, eraikitzen… joan da gaur egun dagoen modura iritsi arte.

kaiolak, aterkiak eta burbuilak

Javier Echepareren itzaldia oso interesgarria izan da. bertan hiru kontzepturi buruz aritu da hitzegiten (kaiolak, aterkiak eta burbuilak). hiru kontzeptu hauek arkitekturan nola erabili diren azaldu du, hauekin espazio ezberdinak sortuz. kasu bakoitzak espazio mota ezberdinak sortzen ditu eta hori oso garbi ikusi ahal izan dugu arkitekturan kontzeptu hauek erabili izan diren kasuak ikusiz.




sábado, 18 de mayo de 2013

trinitate plazako interbentzioa


trinitate plazan aterpe plegable bat egitea pentsatu dut. Bolatoki gainean kokatua egongo da eta estruktura trenbide moduko bateri lotuta egonik zabaldu edo ixteko aukera edukiko du. Zabalik dagoenean bolatoki gain osoa babestuko du euritik. Itxita dagoenean berriz frontoiko pareta atzean geratuko da egitura dena gordeta eta plazaren itxura betikoa izango da.



Maketa:


 Planoak
 "Trenbidea"
 Itxita:
 Zabalik:

Trinitate plazako interbentzioa


Proiektu honetan trinitate plazan interbentzio bat egitea eskatu zaigu. Horretarako, plazan zer falta den jakin behar dugu eta modurik onena plaza erabiltzen duten pertsonei elkarrizketa bat egitea da, beraiek zer botatzen duten faltan ikusteko.

Beraz, alde zaharrera joan naiz trinitate plazako erabiltzaileei galderak egitera.

Lehenengo eta behin, pertsona ezberdinei (gazteak, helduak, zaharrak…) trinitate plazari ze erabilera ematen dioten galdetu diet, eta horren arabera, bakoitzaren erantzunak gehiago edo gutxiago kontuan hartu ditut.

Pertsona ezberdin ugariri galdetegia egin ostean eta erantzun guztiak aztertu ostean aterpe bat jartzea dela egokiena pentsatu dut. Askok proposatu didate aterpearen ideia (gehienek euritik babesteko aterpea aipatu dute), baina ahala ere dagoen moduan ondo dagoela ere asko esan didate. Beraz, ideiarik onena aterpe plegable bat egitea dela pentsatu dut, horrela aterpearen beharrik ez dagoenean plazak betiko itxura izan dezan.

Lekuari dagokionez bolatoki gainean jartzea otu zait, leku nahikoa dagoelako jendea babesteko eta plegatzerako momentuan frontoiko pareta atzean geratuko litzatekeelako ezkutuan.

lunes, 6 de mayo de 2013

Irakasleentzako habitata

hasieratik nuen garbi nolakoa izan behar zuen nire proiektuak. aukeratutako lekua etxabizitza baten azpiko egitura zen, elementu zuzenez betea eta egitura laukizuzen eta karratuak osatuz. nik, egituraren "zuzentasun" hori apurtzea nahi nuen.

ala ere ideia hori aurrera eramatea zaila zen eta denbora asko egon nintzen nituen aukera ezberdinak aztertzen. azkenean buruan neukan ideiarekin bat zetorren diseinu bat egin nuen paretei inklinazio ezberdinak emanez eta zati batzuk egituratik kanpora ateratzen







etxebizitzak bi pisu ditu. beheko pisuan sukeldea, erabilera anitzeko gela handi bat eta komun bat daude. goiko pisuan berriz logelak eta komun bat daude. etxearen itxura naiko kaotikoa da eta egituraren zuzentasuna apurtzea du helburu. kanpotik ikusita, okertuta dauden gelak dituela ematen du baina berez, ez dira gela osoak, fatxada baizik.barruan, bi pisuak konektatuta daude eta goiko pisutik behean gertatzen dena ikusi daiteke.


Irakasleentzako habitata

ariketa honetan, proiektutako hiru irakasleentzako habitat bat eraikitzea eskatu zaigu. honetarako, hiru leku egokitu zaizkigu, eskolako sarrera zaharreko plaza, majisteritza eta enpresagintza fakultateen artean dagoen espazioa eta eskolaren atzekaldean dauden etxeetako egitura huts bat.

nik, egituran egitea erabaki dut. lekua ikustera joan nintzen eta asko gustatu zitzaidan. gainera, lekuak ematen dituen aukerak ikusita, proiektu interesgarri bat egin ahal nuela pentsatu nuen.

domingo, 10 de marzo de 2013

4 pertsonentzako habitata

Habitata egiteko iada badaukat ideia bat, baina ideia horri forma eman behar diot. aurreko sarreran adierazi dut nolako itxura izango duen proiektuak baina orain, neurriak, gelen kokapena, detaileak... pentsatu behar ditut.

argi neukan paretaren aurrean modulu printzipala jarriko nuela. beraz, 4x10 metroko laukizuzen formako modulua kokatu dut bertan.

paretaren atzean bakarkako moduluak kokatzea neukan buruan. ahala ere, espazioa sobran egonik ezinezkoa da hasieran pentsatuta neukan espazio guztia betetzea. beraz, plataforma bat egitea pentsatu dut eta 3x5 metroko moduluak honen gainean edo azpian kokaturik egongo dira.

modulu printzipalaren antolaketari dagokionez, pareta asko ez jartzea pentsatu dut. ia perimetro guztia kristalekin egin dut eta erdigunean komuna kokatu dut. komunak, extebizitza bi espazioetan banatzen du: sukaldea eta egongela, baina bien artean ez dago ez ate ez tabikerik. 

modulu printzipala eta baserriko peretaren artean 1 metroko espazioa dago eta bertan eskilara bat kokatu dut plataformaren gainera igotzeko, banakako moduluak goian kokatuta badaude. gainera aterpe bat jartzea pentsatu dut euria egiten duenerako, eta lau moduluak era konkretu betara jarri ezkero denen sarrera aterpe azpian egotea lortu dut. moduluak kokatzeko mila aukera daude, eta urte sasoiaren, klimaren eta tenperaturaren erabera era batera edo bestera jartzeko aukera dago.











miércoles, 6 de marzo de 2013

4 pertsonentzako habitata: hasierako ideia

Iada badaukat habitata egiteko leku egoki bat, eta habitat horretan biziko den taldea finkaturik dago. orain habitata nolakoa izan behar den pentsatu behar dut.

habitat honek, modulu zentral bat izan behar du, behar komunak hasetu eta lau pertsonen elkarleku gisa funtzionatzeko. Honetaz aparte, pertsona bakoitzak bere modulu propioa edukiko du gauza pertsonalak egiteko (lo, jantzi...).

habitata egin behar dudan lekua ondo aztertu eta gero, konturatu naiz leku honetan bi espazio sortzen direla: kanpo espazioa eta barne espazioa, hiru pareten barruan edo kanpoan zauden arabera:
-Barne espazioa, paradojikoa badirudi ere, oso espazio irekia da, bertatik inguruko baserri guztiak eta alboko bidetxoa ikusten baitira, eta eguzkiak egun osoan zehar ematen baitu. Hiru pareten barruan zaude baina hiruretatik batek ere ez dizu inguruko elementuak ikustea oztopatzen, elementu guzti hauek (eguzkia, bidea, baserriak) "falta den laugarren paretaren" zentzuan daudelako.
-Hau horrela, espazio intimoago bat bilatzen ibili nintzen eta kanpoko aldean aurkitu nuen. hain justu iparralderuntz dagoen paretaren atzean. leku hau, hiru pereten kanpoaldean egon arren oso leku intimoa eta iluna da: bertatik ezin dira baserririk, biderik ezta eguzkirik ikusi.


beraz, aurkitu berri nituen bi espazioak erabiltzea pentsatu nuen eta nire proiektua horrelako zerbait izan behar zela gero eta garbiago nuen.









hiru kaxa hoiek kokaturik dauden moduan egitea pentsatu dut proiektua. pareten barruan dagoen kaxa, modulu komuna izango da, hau bait da lekurik egokiena nire ustetan. 

paretaren atzeko beste bi kaxa horietan lau moduluak joango dira. agian plataforma bat egingo dut eta moduluak honen gainean edo azpian jartzeko aukera eman. azpian jarri ezkero, lekuaren sentsazio originala aurkituko da, intimoa eta iluna. goian jarri ezkero, lekuaren sentsazioaren aurkakoa sortuko da eta nolabait modulu komunaren lekuko sentsazio bera aurkituko da. 

domingo, 24 de febrero de 2013

4 pertsonentzako habitata: pertsonak

egin behar dugun proiekturako lau pertsonako talde bat pentsatzea eskatu zitzaigun. lau pertsona horiek behar batzuk izango dituzte eta behar oien arabera proiektua era batekoa edo bestekoa egin behar dugu.

nik auketratutako taldea nire anai arrebek, Xabik eta Leirek, nire lehengusina Mirenek eta ni neuk osatzen dugu. Laurok gara ikasleak eta hauek dira ditugun beharrak:

Xabi: 20 urte ditu, Geologiako ikaslea da eta baratze bat edukitzea gustatuko litzaioke bertan barazkiak etab. landatzeko.

Leire: 18 urte ditu, medikuntza ikasten dabil eta betidanik akordeoia jo izan du bere denbora librean.

Ni, Xanti: 18 urte ditut, arkitekturako ikslea naiz eta kirola gustoko dudanez kirola egiteko gimnasio antzeko bat edukitzea gustatuko litzaidake.

Miren: 20 urte ditu, euskal filologia ikasten dabil eta irakurtzea gustatu izan zaio betidanik.


honez gain, behar komun batzuk ere baditugu: ikasi, deskantsatu, jan eta behar igienikoak.

lunes, 18 de febrero de 2013

4 pertsonentzako habitata: kokapena


Hurrengo proiekturako lau pertsonentzako habitat bat egitea eskatu zaigu. Habitat horrentzako leku bat aukeratu behar genuen. Leku hau hirigunetik kanpo egon behar zen baina aldi berean ezin zitekeen hiri edo herritik oso urrun egon, bertan bizi behar ziren lau pertsonen beharrak ase behar baitziren. Leku hau gainera ezin zitekeen edozein leku izan, zerbait egon beharra zegoen, zerbait fisikoa leku horrek esanahi bat eduki zezan; arroka batzuk izan zitezkeen, zulo bat, pareta zati bat...

Nik aukeratu dudan lekua Oñati kanpoaldean dago, nire herria. Herriko erdigunetik 10-15 minutura dago eta leku paregabea da, egun osoan zehar eguzkia jotzen baitu eta bista paregabeak baititu.




Aukeratutako lekua, zelai bat da eta bertan, hiru paretez osatutako egitura karratu bat dago. Pareta hauek antzina zegoen baserri baten baratzeko paretak ziren, baserria erre eta hiru pareta hauek bakarrik geratu ziren zutik. Beraz nire habitata hiru pareta hauen inguruan egitea erabaki dut. 





jueves, 14 de febrero de 2013

Dikotomiak

dikotomien maketa bat egitea eskatu zitzaigun eta nik, Hutsik/Betea dikotomia aukeratu nuen. maketan, hutsik eta beteta zeuden bi edalontzi jarri nituen eta hauen erdian erdi hutsik/betea zegoen edalontzi bat.

Nire Gela

-->
Nire gela:

Nire gela bitxia da. Etxeko gela guztietatik forma ezberdinena duena da. Gainontzeko gela guztietan atea zeharkatu ahala barruan sartzen zara, baina nire gelan hori ez da gertatzen.

Atea ireki eta korridore antzeko batean aurkitzen zara, eta bertatik gelaren zati txiki bat baino ez da ikusten. Horregatik diot atea zeharkatzea ez dela nahikoa nire gelara sartzeko, korridore txiki hori pasa behar da gela barrura benetan sartzeko. Era batera kobazulo baten itxura du, hau da, kobazulo batean sartzean, hasieran, kanpoko argia ikus daiteke, eta barrura goazen heinean iluntasunean barneratzen gara, beraz, kobazulo baten barrura benetan sartzeko sarrera osoa zeharkatu beharra dago eta ez da nahikoa hasierako bost metroak egitea. Nire gelan antzerako zerbait gertatzen da.

Egitura honek nire gelari kutxu pertsonal bat ematen dio, hau da, “nireagoa” bihurtzen du. Baina hau zergatik? Oso sinplea. Gelara sartzean, etxetik isolatua sentitzen naizelako. Zeharkatu beharreko korridore txikiak, nire gela etxe guztitik apartatzen du eta horrela, guztiz ezberdina den leku batean sartzen naizen sentsazioa ematen dit. Bertan nire gauzak bakarrik aurki ditzaket eta horrek ere gehiago isolatzen du gela.

Laburbilduz bi mundu ezberdin daudela esan dezakegu: nire gela eta etxea, kobazuloa eta kanpoko mundua.

Zer da Arkitektura?

galdera honekin hasi genuen kurtsoa eta oraindik ere askok ez dakigu argi eta garbi zer den guretzat arkitektura.

proiektutako klasean honi buruzko maketa bat egitea eskatu ziguten. maketa honetan arkitektura definitzeko erabiltzen ziren hitzen zerrenda batetik hitz batzuk aukeratu eta hauekin forma bat egitea eskatzen zen. Iker eta biok zubi bat egitea pentsatu genuen.


zubi honetan hiru zutabe garrantsitsu daude eta hauetan agertzen diren hitzak honakoak dira: Artea, Diseinua eta Eraikuntza. gure ustez hiru hauek dira arkitektura definitzeko hiru hitzik esanguratsuenak. baina, zubiarekin esan nahi duguna zera da, arkitektura hiru hitz hauen arteko bide bat dela, prozesu bat, eta prozesuaren amaieran eraikinak eraikitzea dagoela. horregatik jarri diogu ordena hau: Artea, Diseinua eta Eraikuntza. beraz arkitektura egiteko prozesuaren hasieran artea dago (ideiak, espazioa, formak) gero diseinua etorriko litzateke (pentsatu duguna irudikatzea, marraztea...) eta azkenik eraikuntza (pentsatu eta irudikatutakoa errealitate fisiko batean bihurtzea).