domingo, 24 de febrero de 2013

4 pertsonentzako habitata: pertsonak

egin behar dugun proiekturako lau pertsonako talde bat pentsatzea eskatu zitzaigun. lau pertsona horiek behar batzuk izango dituzte eta behar oien arabera proiektua era batekoa edo bestekoa egin behar dugu.

nik auketratutako taldea nire anai arrebek, Xabik eta Leirek, nire lehengusina Mirenek eta ni neuk osatzen dugu. Laurok gara ikasleak eta hauek dira ditugun beharrak:

Xabi: 20 urte ditu, Geologiako ikaslea da eta baratze bat edukitzea gustatuko litzaioke bertan barazkiak etab. landatzeko.

Leire: 18 urte ditu, medikuntza ikasten dabil eta betidanik akordeoia jo izan du bere denbora librean.

Ni, Xanti: 18 urte ditut, arkitekturako ikslea naiz eta kirola gustoko dudanez kirola egiteko gimnasio antzeko bat edukitzea gustatuko litzaidake.

Miren: 20 urte ditu, euskal filologia ikasten dabil eta irakurtzea gustatu izan zaio betidanik.


honez gain, behar komun batzuk ere baditugu: ikasi, deskantsatu, jan eta behar igienikoak.

lunes, 18 de febrero de 2013

4 pertsonentzako habitata: kokapena


Hurrengo proiekturako lau pertsonentzako habitat bat egitea eskatu zaigu. Habitat horrentzako leku bat aukeratu behar genuen. Leku hau hirigunetik kanpo egon behar zen baina aldi berean ezin zitekeen hiri edo herritik oso urrun egon, bertan bizi behar ziren lau pertsonen beharrak ase behar baitziren. Leku hau gainera ezin zitekeen edozein leku izan, zerbait egon beharra zegoen, zerbait fisikoa leku horrek esanahi bat eduki zezan; arroka batzuk izan zitezkeen, zulo bat, pareta zati bat...

Nik aukeratu dudan lekua Oñati kanpoaldean dago, nire herria. Herriko erdigunetik 10-15 minutura dago eta leku paregabea da, egun osoan zehar eguzkia jotzen baitu eta bista paregabeak baititu.




Aukeratutako lekua, zelai bat da eta bertan, hiru paretez osatutako egitura karratu bat dago. Pareta hauek antzina zegoen baserri baten baratzeko paretak ziren, baserria erre eta hiru pareta hauek bakarrik geratu ziren zutik. Beraz nire habitata hiru pareta hauen inguruan egitea erabaki dut. 





jueves, 14 de febrero de 2013

Dikotomiak

dikotomien maketa bat egitea eskatu zitzaigun eta nik, Hutsik/Betea dikotomia aukeratu nuen. maketan, hutsik eta beteta zeuden bi edalontzi jarri nituen eta hauen erdian erdi hutsik/betea zegoen edalontzi bat.

Nire Gela

-->
Nire gela:

Nire gela bitxia da. Etxeko gela guztietatik forma ezberdinena duena da. Gainontzeko gela guztietan atea zeharkatu ahala barruan sartzen zara, baina nire gelan hori ez da gertatzen.

Atea ireki eta korridore antzeko batean aurkitzen zara, eta bertatik gelaren zati txiki bat baino ez da ikusten. Horregatik diot atea zeharkatzea ez dela nahikoa nire gelara sartzeko, korridore txiki hori pasa behar da gela barrura benetan sartzeko. Era batera kobazulo baten itxura du, hau da, kobazulo batean sartzean, hasieran, kanpoko argia ikus daiteke, eta barrura goazen heinean iluntasunean barneratzen gara, beraz, kobazulo baten barrura benetan sartzeko sarrera osoa zeharkatu beharra dago eta ez da nahikoa hasierako bost metroak egitea. Nire gelan antzerako zerbait gertatzen da.

Egitura honek nire gelari kutxu pertsonal bat ematen dio, hau da, “nireagoa” bihurtzen du. Baina hau zergatik? Oso sinplea. Gelara sartzean, etxetik isolatua sentitzen naizelako. Zeharkatu beharreko korridore txikiak, nire gela etxe guztitik apartatzen du eta horrela, guztiz ezberdina den leku batean sartzen naizen sentsazioa ematen dit. Bertan nire gauzak bakarrik aurki ditzaket eta horrek ere gehiago isolatzen du gela.

Laburbilduz bi mundu ezberdin daudela esan dezakegu: nire gela eta etxea, kobazuloa eta kanpoko mundua.

Zer da Arkitektura?

galdera honekin hasi genuen kurtsoa eta oraindik ere askok ez dakigu argi eta garbi zer den guretzat arkitektura.

proiektutako klasean honi buruzko maketa bat egitea eskatu ziguten. maketa honetan arkitektura definitzeko erabiltzen ziren hitzen zerrenda batetik hitz batzuk aukeratu eta hauekin forma bat egitea eskatzen zen. Iker eta biok zubi bat egitea pentsatu genuen.


zubi honetan hiru zutabe garrantsitsu daude eta hauetan agertzen diren hitzak honakoak dira: Artea, Diseinua eta Eraikuntza. gure ustez hiru hauek dira arkitektura definitzeko hiru hitzik esanguratsuenak. baina, zubiarekin esan nahi duguna zera da, arkitektura hiru hitz hauen arteko bide bat dela, prozesu bat, eta prozesuaren amaieran eraikinak eraikitzea dagoela. horregatik jarri diogu ordena hau: Artea, Diseinua eta Eraikuntza. beraz arkitektura egiteko prozesuaren hasieran artea dago (ideiak, espazioa, formak) gero diseinua etorriko litzateke (pentsatu duguna irudikatzea, marraztea...) eta azkenik eraikuntza (pentsatu eta irudikatutakoa errealitate fisiko batean bihurtzea).