Nire gela:
Nire gela bitxia da. Etxeko gela guztietatik
forma ezberdinena duena da. Gainontzeko gela guztietan atea zeharkatu ahala
barruan sartzen zara, baina nire gelan hori ez da gertatzen.
Atea ireki eta korridore antzeko batean
aurkitzen zara, eta bertatik gelaren zati txiki bat baino ez da ikusten.
Horregatik diot atea zeharkatzea ez dela nahikoa nire gelara sartzeko,
korridore txiki hori pasa behar da gela barrura benetan sartzeko. Era batera
kobazulo baten itxura du, hau da, kobazulo batean sartzean, hasieran, kanpoko
argia ikus daiteke, eta barrura goazen heinean iluntasunean barneratzen gara,
beraz, kobazulo baten barrura benetan sartzeko sarrera osoa zeharkatu beharra dago
eta ez da nahikoa hasierako bost metroak egitea. Nire gelan antzerako zerbait
gertatzen da.
Egitura honek nire gelari kutxu pertsonal bat
ematen dio, hau da, “nireagoa” bihurtzen du. Baina hau zergatik? Oso sinplea.
Gelara sartzean, etxetik isolatua sentitzen naizelako. Zeharkatu beharreko
korridore txikiak, nire gela etxe guztitik apartatzen du eta horrela, guztiz
ezberdina den leku batean sartzen naizen sentsazioa ematen dit. Bertan nire
gauzak bakarrik aurki ditzaket eta horrek ere gehiago isolatzen du gela.
Laburbilduz bi mundu ezberdin daudela esan
dezakegu: nire gela eta etxea, kobazuloa eta kanpoko mundua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario