sábado, 18 de mayo de 2013

Trinitate plazako interbentzioa


Proiektu honetan trinitate plazan interbentzio bat egitea eskatu zaigu. Horretarako, plazan zer falta den jakin behar dugu eta modurik onena plaza erabiltzen duten pertsonei elkarrizketa bat egitea da, beraiek zer botatzen duten faltan ikusteko.

Beraz, alde zaharrera joan naiz trinitate plazako erabiltzaileei galderak egitera.

Lehenengo eta behin, pertsona ezberdinei (gazteak, helduak, zaharrak…) trinitate plazari ze erabilera ematen dioten galdetu diet, eta horren arabera, bakoitzaren erantzunak gehiago edo gutxiago kontuan hartu ditut.

Pertsona ezberdin ugariri galdetegia egin ostean eta erantzun guztiak aztertu ostean aterpe bat jartzea dela egokiena pentsatu dut. Askok proposatu didate aterpearen ideia (gehienek euritik babesteko aterpea aipatu dute), baina ahala ere dagoen moduan ondo dagoela ere asko esan didate. Beraz, ideiarik onena aterpe plegable bat egitea dela pentsatu dut, horrela aterpearen beharrik ez dagoenean plazak betiko itxura izan dezan.

Lekuari dagokionez bolatoki gainean jartzea otu zait, leku nahikoa dagoelako jendea babesteko eta plegatzerako momentuan frontoiko pareta atzean geratuko litzatekeelako ezkutuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario