Hurrengo proiekturako lau
pertsonentzako habitat bat egitea eskatu zaigu. Habitat horrentzako leku bat aukeratu
behar genuen. Leku hau hirigunetik kanpo egon behar zen baina aldi berean ezin
zitekeen hiri edo herritik oso urrun egon, bertan bizi behar ziren lau
pertsonen beharrak ase behar baitziren. Leku hau gainera ezin zitekeen edozein
leku izan, zerbait egon beharra zegoen, zerbait fisikoa leku horrek esanahi bat
eduki zezan; arroka batzuk izan zitezkeen, zulo bat, pareta zati bat...
Nik aukeratu dudan lekua Oñati kanpoaldean dago, nire herria. Herriko erdigunetik 10-15 minutura dago eta leku paregabea da, egun osoan zehar eguzkia jotzen baitu eta bista paregabeak baititu.
Aukeratutako lekua, zelai bat da eta bertan, hiru paretez
osatutako egitura karratu bat dago. Pareta hauek antzina zegoen baserri baten
baratzeko paretak ziren, baserria erre eta hiru pareta hauek bakarrik geratu
ziren zutik. Beraz nire habitata hiru pareta hauen inguruan egitea erabaki dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario