sábado, 22 de junio de 2013

madrileko bidaia

Reina sofia

Lehenengo egunean Reina Sofia museora joan ginen. Bertan artista askoren lanak ikusi ahal izan genituen, baina bereziki Cristina Iglesiasen esposizioa. Bere lanetan material ezberdin ugari ikusi genituen eta azpimarratzekoa zen burdinazko plaka moduko batzuekin jolastuz lortzen zituen espazio ezberdinak, bakoitza esentzia ezberdinekoa.


Matadero

Matadero delakoa ere bisitatu genuen. Leku hau, izenak dioen bezala animaliak hil eta haragia egiteko toki bat zen. Ahala ere, gaur egun kultura zentro bat da. Nabe ugari zituen, antzina haragia egitearen prozesuko zati bakoitzari eskainia, orain ala ere kultur jarduera ezberdinak (erakusketak, antzerkiak, emanaldiak, hitzaldiak…) bertan egiteko erabiltzen dira.


Plaza de la cebada

Plaza de la cebada, kale erdian hutsik geratutako espazio bati erabilpena emanez sortu den plaza bat da. Musu-truk lanean ibili ziren arkitekto batzuen esker lortu da espazio hau auzotarren elkargune izatea eta bertan hainbat ekintza antolatzen dira.


Erabat autogestionatua dagoela esan liteke. Bertan eginiko gauza guztiak, auzotarrek edo plaza erabiltzen duten bestelako pertsonek egin dituzte; gainera maiz antolatzen dira kontzertuak, hitzaldiak, etab. guzti hauek ere norbanakoek musu-truk eginiko lanaren fruitu. Gainera beraien filosofia sinplea da: plazatik zerbait nahi baduzu, plazari zerbait eman behar diozu; beraz pixkanaka jendea gauzak uzten, eraikitzen… joan da gaur egun dagoen modura iritsi arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario